Un blog de viajes - Travellerspoint

This blog is published chronologically. Go straight to the most recent post.

Bidaiaren hasiera

sunny 18 °C
Ver Marrakech en el mapa de XABIER RAMON.

Marruekosera joan nintzen lehenengo aldian Atlasa geratu zitzaidan ezagutzeko eta sei urte berandugo nire ametsetako bat betetzeko aukera izan dut. Oraingoan gurasoak, anaia eta lagun bat izan ditut bidaikide eta esperientzia oso aberatsa izango dela uste dut. Gure abenturak Martxoak 25ean hasten dira, Pio XII-ko autobus geltokian, Bilboko aireportura eramango gaituen autobusaren zain.

Eguna luzea izango da eta Sevillatik pasa ta bertan bazkaldu ondoren hegazkinak Marrakechera eramango gaitu. Hemen hasten dira bidaiaren benetako abenturak eta bertako errealitateak hasieratik jipoitzen gaitu desertuaren haizeak bezala. Aste osorako kotxe bat alokatuta geneukan 140 eurotara eta 260 eurora eskeinita ia ordu erdiko negoziaketarekin hasi ginen errealitate honetan murgiltzen. Hemen ez dago prezio estipulaturik eta dena negoziatu behar da. Kotxea azkenean 190 eurotara lortzen degu, gama altuagokoa gutxienez.

Aireportuko parkinean kotxea hartu eta Marrakecheko mapa batekin gure hotela non dagoen azaltzen digute. Parkinetik ateratzerakoan 8 euro kobratu nahi dizkigute ta hartzen dudan moskeoarekin bertan utzi kotxea ta Mohamed kotxearen jabearengana noa zuzenean. Nik beraien aparkalekua ez dudala ordainduko esatean bere lankidearekin hitzegin eta ezer ordaindu gabe ateratzen gea azkenean.

Hurrengo parada gasolindegian egiten dugu, aireportutik atera eta berehala, depositoa ustuta eman bait digute eta horrela itzuli behar dugu. Depositoa bete ondoren 200 dirham eman eta tipoak irrifar batekin 40 itzultzen dizkit 75 beharrean. Berriro ere regateoan!!!!. Hauek ez dira inoiz nekatzen!!!.

Publicado por XABIER RAMON 11:54 Comentarios (0)

Marrakecheko abenturak

sunny 24 °C
Ver Marrakech en el mapa de XABIER RAMON.

Marrakecheko trafikoa izugarria da, kaos baten murgildurik, kotxeak, motorrak, zaldi gurdiak, kamioiak, bizikletak eta pertsonak dantza koordinatu baten nahasten dira eta mila begiekin eta zentzumen guztiak erabiliz gidatu behar dugu. Gauarekin gainera dena zailtzen da eta kartelak laguntzen ez dutenez mapa da gure laguntza bakarra. Guzti honek guregan eragina dauka eta tentsio momentuak ditugu gure artean ere. Hiri honen erdialdea edo Medina harresi batez inguraturik dago eta gure atea Bab Kechiche deitzen da. Harresia inguratuz eta zenbait geldialdi egin ondoren ate honetatik sartzea lortzen degu.

Riadetik gertu dagoen parking batera iritsi behar gera eta polizia bati galdetu ondoren bidea aurkitzen degu. Kale estu batetik sartu eta bapatean Indiana Jonesen pelikulan sartu izan bagina, ia lekurik ez dugun kale batetik abiatzen gara. Janari eta produktu ezberdinen postuak alboetan, bizikletak, motorrak eta pertsonak gure inguruan gurutzatzen dira eulien moduan eta bapatean gazte batek bidea erakutsi eta parkinera iristen gera.

Bertako giroa ikusita Mikel gurasoekin Riadera joatea erabakitzen dugu, Josu eta biok kotxea zaintzen geratzen gean bitartean. Parkinera sartu gaituen gazteak bere lagunekin gurasoak eta Mikel eramaten dituzte eta gure ingurura auzoko gazte guztiak inguratzen dira. Adin ezberdinetako 10 edo 15 gazte gure inguruan bueltaka daude eta denetarik eskeintzen digute, baino kostoa batezere. Beraien artean denbora guztian borrokan ibiltzen dira eta txupa beltz batekin eta belarrian aurikular batekin dagoen tipo bat gertatzen dan guztia kontrolatzen du.

Ordu laurden bat igarota, paisaiaren parte bihurtzen gara eta gurekin ezer lortuko ez dutela ikusirik, lasai uzten gaituzte. Mikelek berez hemen egon behar zuela jakinik deitu egin genion eta Riadean zeudela esan zigunean lasai geratu ginen. Ordu laurden bat berandugo azaldu zen eta gazteekin regateatu ondoren kotxean sartu eta Imlilerako bidea hartu genuen egun amaiezin honen azken txanpan sartuta.

Oraindik 70 kilometro genituen helmugara iristeko eta gauean murgildurik errepide ilun batetik abiatu ginen hirurak. Kotxe guztiak argiak botatzen zizkiguten eta guk ez genuen ulertzen zergatik. Azkenean, errepide guztian argirik ez zegoela ikusirik eta motoak eta bizikletak azken momenturarte ikusten ez genituenez, pentsatu genuen hori zela luzeak eramatearen arrazoia. Beraz, guk bertako ohiturak hartuta luzeekin joan ginen bide guztia.

Gaueko 11ak aldera iritsi ginen Imlil-era eta tipo bati galdetu ondoren Dar Tighoula, gure etxera, iritsi ginen. Bertan Ahmed ezagutu genun, bertako jabea eta eskatutako hiru logelak ez zituela esan ondoren ondoko etxe batetara eraman gintuen. Bertan Mohamed ezagutu genuen eta motxilak gelatan uzten genituen bitartean, Ahmedek afaria ekarri zigun, Kriston zopa goxoa eta ogia. Tripa ondo bete ta ohera sartu ginen hurrengo eguneko abenturetan amesten.

Publicado por XABIER RAMON 15:16 Publicado en Marruecos Comentarios (0)

Aourirt N,Ouasif

Lehenengo entrenamendu eguna!!!!

sunny 25 °C
Ver Marrakech en el mapa de XABIER RAMON.

Hurrengo goizean esnatu eta Ahmed-en etxera jeitsi ginen gosaltzera. Kriston eguraldia egiten zuenez, goiko terrazara igo eta bertan egin genuen presarik gabe gosari itzela. Picnic bat ere eskatu genion eta 12ak aldera Ahmed-ek emandako informazioarekin irten ginen lehenengo trekkinga egitera. Gure gaurko helburua etxeko terrazaren parean ikusten dugun Aourirt N,Ouasif mendia ( 2724 ), mapan Adrar Tamalaroute, egitea da eta honetarako Tamatert arana igota 2280m-tara dagoen Tizi N,Tamatert muinora iritsi behar gara. Bi ordu izan behar genituen arana igotzeko eta bidetik jende dexente ikusi genuen gida batekin baino egia esanda ez zegoen galtzeko harriskurik. Bi herrixka gurutzatu genituen eta nahiz eta errepideak muinoraino igotzen zaituen, suge bide batetik izanda nahiago izan genuen markatutako bide zidorretik igo, ibaiaren ibilbidea jarraituz.

Bertan txiringito bat aurkitu genuen eta coca cola bana hartu ondoren goruntz abiatu ginen berriro ere. Ordu honetarako eguzkiak buruaren gainean jotzen zuen eta aldaparik gogorrenak orduan egin behar izan ditugu. Bakoitza bere erritmora goikaldera iritsi gara eta bertan geldialdi bat egin eta bazkaltzea erabaki dugu tontorrera iritsi aurretik. Picnic-ean ogia, sardinak, arraultz egosia, la vaca que rie, yogurra eta ura genituen eta ordu hauetan primeran sartu da dana. Tontorrera iritsi garenerako eguraldia aldatzen hasi da eta behelainoa pixkanaka gure atzetik jarraika ibili zaigu.

Berunzko bidea ez dugu aurkitu eta gure bide propioa egitea erabaki dugu. Nik uste dut ahuntzak ere ez direla jeisten guk hartu dugun bidetik eta mila aldiz irristatu geran arren ez zaigu ezer txarrik gertatu. Pedrera pilo bat aurkitu ditugu, baino harri puska handiekin eta belarrak ain zeuden lehorrak gainean erorita ziztatu egiten gintuztela. Pilo bat eskertu degu zonalde lauago batera iristea ze hankak ere leher eginda genituen.

Gauarekin batera iritsi gera gure etxera eta putadarik handiena afaltzeko itxaron behar izatea izan da guretzako. Kriston gosearekin iritsi gera eta ordubete edo itxaron behar izan degu mahai guztiak a tope zeudelako. Eseri garenean atera diguten guztia irentsi dugu, dilistekin eta barazki ezberdinekin egindako zopa trinkoa, barazki tahina eta yogurra platanoarekin. Afaldu ondoren Mohameden etxera igo gera ze azkenean egun guztietan bertan egingo dugu lo.

Gaurko igoera oso polita izan da, eguraldi ezinhobea, kompañia eta entrenamendu itzela baino ura eta bide egokiago bat falta izan zaizkigu jeitsieran. Bihar geio eta hobetooo!!!!

Publicado por XABIER RAMON 10:51 Publicado en Marruecos Comentarios (0)

Tizi n,Mizik

Bigarren entrenamendu eguna

sunny 26 °C
Ver Marrakech en el mapa de XABIER RAMON.

Aran berdina arakatzeko, gaurko ibilbideak etxetik ikusten den mendi altuenaren muinora eramango gaitu. El Hadj mendiak 3124m ditu baino gu gaurkoan bakarrik 2489m-tara igoko gera, Tizi n,Mizik-era. Herri osoa gurutzatu ondoren ibaiaren ibilbidea jarraitu dugu muinora iristeko. Zonalde hau ez da ain turistikoa ta bidetik aurkitu dugun jende guztia bertakoa da, muleroak batezere. Ibilbidea oso polita izan da, ez bakarrik ikusi dugun inguruneagatik, bere egunerokoetan era natural baten aurkitu dugulako herriko jendea. Herrigunetik aterata jendea ez dago turistaren gainean, dirua nola atera ideiarekin eta horrek kriston lasaitasuna ematen digu eta defentsak jeisteko aukera ere.

Josu ibaiaren ondoan geratu da liburu bat irakurtzen eta anaia eta biok ekin diogu igoerari. Goizean berandu egin zaigunez, gaurko irteera motzagoa izan da eta hiruretarako herrian ginen. Josu denda baten barruan aurkitu dugu, hurrengo egunerako mandoa alokatzeko asmoarekin. Normalean jende guztiak mandoa eta gida bat hartzen ditu inguruko ibilbide ezberdinak egiteko baino guk batere ez hartzea erabaki dugu, ibilbidean galtzeko harriskurik ez dagoelako gure ustez. Hala ere Josuk ez du batere argi eta badaezpada prezioak galdetzen ari da.

Arratsaldea terrazan pasa dugu eta gaualdean beheko gelan afaldu dugu. Afaria oso goxoa egiten dute baino barazkietaz aspertzen hasiak gera eta haragi edo proteina gehiago jatea eskatzen digu gorputzak iada. Gaurkoan Tahina egin digute eta eguneroko zopa goxoa ere. Gaurkoan leher eginda gaude hiruak eta ohera goiz joatea erabaki dugu hurrengo bi egunak luzeak eta gogorrak izango direlako.

Publicado por XABIER RAMON 11:00 Publicado en Marruecos Comentarios (0)

Toubkaleko refugioa ( 3207m )

Igoeraren 1º Etapa

sunny 27 °C
Ver Marrakech en el mapa de XABIER RAMON.

Azkenean iritsi da azkeneko hilabeteetan prestatzen egon garen igoera. Neguan egindako entrenamenduak, elurretan batezere, eta esfortzuak nabaritzea espero dugu. Gaurkoan bideo kamera nola erabiltzen den jakin dugu gosarian eta beraz, igoera eta jeitsiera guztia grabatzeko aukera izango dugu, iuhhhh!!!. Josuk etorri aurretik erositako kamera azkenean erabiltzeko aukera izango dugu.

Norabidea aukeratuta bost orduko ibilbidearekin hasi gara, gure motxila gainean eta gure burua gidari bezala. Ez genekien oso ondo ibilbidea nondik hasten zen baino lehenengoan asmatu dugu bide egokia ta honek indarrak eman dizkigu. Gainera gidari bat aurkitu dugu bidean eta gazteleraz hitzegiten egon gara berarekin, ta argi geratu zaigu norantza egokia hartu dugula.

Ibilbide guztian zehar txiringito pilo bat aurkitzen dira eta ez dago galtzeko harriskurik. Bertan jan eta edateko aukera daukazu eta inguruko bistak gozatzeko aukera ematen dizute. Ibilbidea oso polita da eta galtza motzetan eta trekkingeko zapatillekin egiteko primeran dago ze elurra ia refugioan bertan hasten da. Ez da oso gogorra eta lau ordutan iritsi gera.

Iritsi ta lehenengo gauza Les Mouflons refugioan lekua hartzea izan da, erreserbarik egin gabe ez dugu arazorik izan lekua aurkitzeko eta 35 eurogatik ohea, afaria eta biharko gosaria ordaindu ditugu. Dutxa bero bat hartu ondoren arratsalde guztia eguzkitan pasa degu biharko ibilbidearekin amesten. Gaur indarrak berreskuratu eta altuerara egokituko gara.

Afarian Iruñako ezagun batzukin aurkitu gea eta beraiekin pasa ditugu ohera sartu aurreko orduak. Tximiniaren berotasunean txango eta irteera ezberdinak egiteaz hitzegiten egon gara eta zerua garbi egonda, gaueko izarren mantuarekin joan gara ohera.

Publicado por XABIER RAMON 11:24 Publicado en Marruecos Comentarios (0)

(Entradas 1 - 5 de 6) Página [1] 2 »